XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MEREZIMENDUAGizakiak daukan arrazoitasunezko adimenaren ordea da au, ez abereen adimen-gabeko izateagaitik.
Orregaitik, gorengo itz onek, gizadiari emoten jakonean bear-bearrezko on artu emoneko gauzatan, gizon/emakume, erri edo giza-elkarteen izakeran, ixurtegi bi oso ezberdinak daukaz, izendatu berdin egiten direnak: leenengoa, sarigarria dana, eta azurriatu egin bear dana, merezimendu gabea edo ez-merezi geienetan esaten jakonari bigarrena.
Euskadik, ez dau merezi itz au bigarren Esaeratan ibiltzea beste enda edo erri, gizon/emakume eta lagun-artekandik.
Ez bakarrik bereiztasunean daukagun ez-berdintasuna baliozko gai arloan; bai alderantziz, gizadiak, gizon/emakume eta erri guztiak daukaguzan esku-baeakaitik.
Batzuen ezarpena izaten dalako, Euskadiren esku-bide eta merezimenduak edestian zear, askoz aundiagoak diralako, berari espataren indarrez ezetza emoten dautsonak eta bere zapaltzailleak baiño.
Oneik, txarto ibili bear dira adostasunean gizon eta errien esku-bideakaz, nai lau aizetara aldarrikatu, gure merezimenduaren saria eskintzen ba dabe zigorraz edo ez-merezitasunaz; Euskadiri, berak daukazan indar bereziakaz argitu daien, debekatuaz.
¡EUSKALDUNAREN NORTASUNA DA ZAPALTZEN DABENA !Antziñetik daki gizadiak esku-bideen gora-beerako merezimenduan zer dan zuzena eta okerra, begitu bestela zer diñoan Aristotelesek JESUKRISTO baiño iru gizaldi aurrerago: